Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2016ko mar. 9a, 10:07
Leioan jokatutako kanporaketetan Arrate Illarok, Inazio Vidalek eta Aitzol de Kastrok lortu zuten finalaurrekotarako zuzeneko pasea. Larunbatean, martxoaren 12an, Algortan erabakiko da nortzuk izango diren gainontzekoak. 19:00etan Villamonte tabernan, 20:00etan Ekin tabernan eta 21:00etan Azebarrin izango dira saioak. Finalaurrekoa eta finala martxoaren 19an jokatuko dira Plentzian. Tartean bazkaria egingo dugu Danontzat gaztetxean, hasi bazkarirako izena ematen! http://albe.eus/agenda/459-uribe-kostako-bertsolari-txapelketa-2016-finalaurrekoa-eta-finala
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun