Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako FINALA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2016ko mar. 17a, 09:41

Larunbatean jokatuko dira Plentzian Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak eta FINALA! Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu, Miren Loizaga, Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal, Peru de Pedro, Aitzol de Kastro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal “Katxo” bertsolariak arituko dira finalaurrekoetan, eta horietatik saio bakoitzeko irabazlea eta puntuazioaren araberako hurrengo hirurak sailkatuko dira finalera. Bazkarirako ez da lekurik geratzen baina finalaurrekoetako saioetarako eta finalerako lekua dago guztiontzat, etorri 12:00etan Plentziako Batela tabernara!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun