Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta Bertso Eskolen Eguna!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2016ko mai. 9a, 11:10

Elorrion erabaki da aurtengo eskolarteko txapelketako finalean, maiatzaren 22an Getxon abestuko duen zortzikotea: Aritz Landeta, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarra, Iruri Altzerreka, Txaber Altube eta Unai Mendiburu. Bazkarirako txartelak eta egunean bertan soinean eramateko Oinak Buruan kamisetak salgai daude Bertsosarrerak.eus atarian. Azken eguna maiatzaren 12a izango da.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun