Erandioko sanagustinak, giro ona eta bertsolari finak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2016ko abu. 25a, 12:02

Erandioko jaietan ez da faltako, ez berbotsik, ez bertso hotsik, Berbots Euskara Taldearekin elkarlanean saio ederra antolatu baitugu. Mendiluze, Estiballes eta Ibarra beteranoekin batera ALBEko Peio Arondo ibiliko zaigu bertsotan. Erandiora hurbiltzen direnek aukera izango dute Imanol Uriaren esanetara arituko den bertsolari konbinatu erakargarri horren etorriarekin gozatzeko.

http://albe.eus/berriak/537-erandioko-sanagustinak-giro-ona-eta-bertsolari-finak

www.albe.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun