Udako bertso-tsunamia!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2016ko abu. 31a, 10:41

Uda bete bertso iragarri genuen udaberriaren hondarrean, eta otzara goraino beteta gatoz udagoienaren atarira. Uribe Kosta bertsoz blaitu dugu udaldian zehar, eta orain pozarren gatozkizue bertso-uda jori honek emandakoak erakustera. Esteka hauetan hainbat argazki eder eta bideo entzungarri daukazue, jasotako uzta ederraren erakusgarri. Gozatu begi-belarriz!

http://albe.eus/berriak/540-udako-saioak

www.albe.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun