Hona hemen nortzuk ibiliko zaizkigun aurtengo txapelaren bila: Unai Mendiburu (Algorta), Txaber Altube (Abadiño), Maider Arregi (Oñati), Joanes Illarregi (Leitza), Ane Beloki (Legazpia), Peru Abarrategi (Aramaio). Euskal Herri mailako hiru epailek osatuko dute epaimahaia: Nerea Bruño (Atarrabia), Martin Aramendi (Ataun) eta Joseba Santxo (Getxo). Idazkari-lana Arkaitz Gomezek egingo du, eta aurkezle eta gai-emaile Beñat Vidal arituko da. Ekitaldia otsailaren 17an izango da, bertso-afari baten bitartez (15€). Bertso-afaria Ereagako LA OLA jatetxean izango da, 20:30ean hasita, eta komeni da izena lehenbailehen ematea, jarleku kopurua mugatua baita. Aukera bikaina, beraz, indartsu datozen bertsolari gazteei pultsua hartzeko, Ereaga hondartzaren txoko eder honetan. Etortzeko ustea badaukazu, deitu edo emaildu lehenbailehen. Informazio guztia: http://albe.eus/berriak/578-xvi-abra-saria
www.albe.eus