12. Balendin Enbeita bertsopaper-lehiaketa!

Erabiltzailearen aurpegia

Iritsi da teklatu aurrean eroso para eta bertso eder batzuk idazteko ordua. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... ALBEk antolatutako Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 12. edizioak emango dizu aukera. Hortik gorakoa zeure kontu! Zure bertsoen begira lotzen gara...

www.albe.eus

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun