ALBEko GAZTEAK ANDRA MARIKO OHOLTZAN BERTSOTAN

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2017ko mai. 11a, 10:38

Maiatzaren 14an Getxoko Andra Mariko jaietan ALBEko gazteak arituko dira bertsotan, 13:00etan, aparkalekuko oholtzan: Aritz Landeta, Maider Barañano, Maddalen Ruesgas, Irene Ezkurra, Eneko Elordui eta Naroa Torralba. Gaijartze lanean talde berekoa den Araitz Lasa ibiliko da. Ez galdu gure gazteak bizi-bizian entzuteko aukera aparta hori!!!

www.albe.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun