Kultura 2017-07-14 11:17

Badatoz... Algortako bertso-saioak eta -maratoia!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Algorta: bertso saio sorta! Saninazioak: bertsozko aktuazioak! Jaiak: neurria, errimak eta gaiak! Usadioari jarraiki, saninazioetako saio bikainak ditugu ate joka. Kasinoko plaza bertsogune bilakatuko da, berriz ere. Eta goi mailako saioon erremate gisa, Bertso Maratoia, tradizio handiko bertso jardun bukagaitza... Murgil zaitez ALBEren udako bertso-eskaintzan! Busti gurekin!

BERTSO SAIOA:

Eguna: Uztailaren 29a, larunbata

Ordua: 13:00

Tokia: Algorta. Kasino plaza

Bertsolariak:

  • Andoni Egaña
  • Oihane Perea
  • Beñat Vidal
  • Fredi Paia

Gai jartzailea: Xabi Sainz de la Maza

BERTSO SAIOA:

Eguna: Uztailaren 30a, igandea

Ordua: 13:00

Tokia: Algorta. Kasino plaza

Bertsolariak:

  • Amets Arzallus
  • Etxahun Lekue
  • Nerea Elustondo
  • Josu Landeta

Gai jartzailea: Unai Elorriaga

BERTSO MARATOIA:

Eguna: Uztailaren 31, astelehena

Egitaraua:

  • 13:00 Bertso saioa
  • 15:00 Bertso bazkaria. La Dupla jatetxean
  • 18:00 Poteoa

Bertsolariak:

  • Jon Maia
  • Igor Elortza
  • Aitor Mendiluze
  • Xabat Galletebeitia

Gai jartzailea: Jone Uria

Maratoian: Jon Maia eta Igor Elortza

Bazkaria: 18€

Izena emateko: Erosi tiketa Salem edo Bodeguilla tabernetan, idatzi/deitu 605 704 385 telefonora edo emaildu albegetxo@gmail.com helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa