BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA!

Erabiltzailearen aurpegia
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Baigorrin abiatuko da irailaren 23an eta Barakaldon amaitu abenduaren 17an. 43 bertsolari, 18 gai jartzaile eta 20 epaile izango dira. Bertsolarien artean ALBEko Jone Uria dugu, final bikaina jokatuta sartu zena Bizkaiko Txapelketako finaletik zuzenean. Aupa Jone, eta eutsi goiari!!! https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia

www.albe.eus

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun