2.700 bertsozale inguru bildu ziren larunbatean Iruñako Anaitasuna kiroldegian. Bertan jokatu zen BTNko azken finalaurrekoa eta finalean Amets Arzallusekin batera kantatuko duten bertsolariak erabaki ziren: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Zorionak! Informazio gehiago: http://albe.eus/txapelketa-nagusia-2017/750-btnko-finaleko-zortzikotea-erabakita-zorionak
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.