Gaur jokatu da Sopelako Ander Deuna ikastolan XXIV. BBK sariketako azken finalaurrekoa. Leire Garatxenak gidatuta, kantuan Hego Uribe eta Uribe Kostako bertsolariak aritu dira. 375 puntu batuz Uribe Kostak irabazi du finalerako txartela! Zorionak!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!