Bertso Maratoia!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2018ko uzt. 17a, 12:06

Urtero lez, uztailaren 31n egingo dugu Algortako jaietako Bertso Maratoia! 13:00etatik aurrera egun osoan zehar izango dugu bertsoaz gozatzeko aukera. Lehenengo bertso-saioa izango da Kasino plazan, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Alaia Martin eta Arrate Illaro bertsolariekin. Eta ondoren Amets Arzallus eta Aitor Sarriegirekin bertso-bazkaria Algortako Sagardotegian eta bertso-jira Algortako kaleetatik zehar. Eman bazkarirako izena lehenbailehen!

Udako-saio denak kontsultatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun