KLASIKOAK GAUR: BIHOTZA GAZTE 2018

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2018ko aza. 8a, 10:19
Azaroaren 9an Algortako AZEBARRI Kultur Txokoan eta 20:30ean hasita, ALBEk antolatutako BIHOTZA GAZTE bertso ekitaldia egingo da. Oraingoan Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a eta Xabier Zeberio Zeberio I.a izango dira bertsokera klasikoaren erakustaldia egingo duten bertsolari beteranoak. Bertsoez gain, euskal doinuak ere tartekatuko dira saioan zehar OXABIren lagunen eskutik. ALBEko gaztetxoek ere hartuko dute parte, bertsolariei puntuak eta gaiak jarriz. Sarrera librea da. Info+: http://www.albe.eus/berriak/848-klasikoak-gaur-bihotza-gazte-2018
www.albe.eus
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun