Bertso afaria jatetxe vietnamdarrean

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2019ko mai. 8a, 12:24

Bariku honetan izango da eta Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan. Gaur da izena emateko azken eguna: 605 704 385 / albegetxo@gmail.com

Udaberri garaian urte askoan izan genuen bertso afaria berreskuratu dugu aurten. Bariku honetan, maiatzak 10, iluntzeko 21:00etan hasita izango da afaria San Nikolas plazako Saigon Fusion jatetxean. Eta afalostean, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan.
 
Bertso afariko txartelak 20€an eskuratu ahal izango dira (ikasle eta langabetuek 15€), emailez edo telefonoz idatzi edo deituta: 605 704 385 telefonora edo albegetxo@gmail.com helbidera.
 
Esan bezala, Saigon Fusion jatetxe vietnamdarra izango dugu aterpe oraingoan eta ez da lehen aldia izango. Izan ere, artean jatetxe txinatarra zela, bi alditan egin genuen bertso afaria bertan: 1998an Xabier Euzkitze eta Jexux Mari Irazu aritu ziren bertsotan eta 2009an, ostera, Jon Maia eta Xabi Paya. 
 
Aurtengoa ere berezia izango da. Eman izena lehenbailehen!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun