Lan deialdia: ALBEk eragilea behar du

Erabiltzailearen aurpegia
Lanpostuan interesa duenak maiatzaren 13a baino lehen bidali beharko ditu Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna.
Eragile lanpostua betetzeko pertsona bat behar du ALBE Algortako Bertsolari Eskolak. Bertso eskolaren komunikazioaz, kudeaketaz eta koordinazioaz arduratuko da; egunean 6 orduko jardunean.

Deialdira aurkezteko, curriculuma eta motibazio gutuna bidali behar dira albegetxo@gmail.com helbidera. Maiatzaren 13a izango da hautagaitzak aurkezteko azken eguna.

ALBEren webgunean, albistea eta informazio zehatza: http://albe.eus/berriak/884-lan-deialdia-albek-eragilea-behar-du

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun