2016/17 ikasturtean zehar Betiko Ikastola proiektu berritzaile batean murgilduko da, "Konfiantzaren pedagogia" izenekoa.
Proiektu berri honen ildo nagusiak ondorengoak dira:
- Umea norbanako bezala garatzea. Umeak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta gaitasun honetan konfiantza izatea da proiektu pedagogiko honen ardatz nagusia, umearen erritmo biologiko, kognitibo eta emozionalekiko errespetuz.
- Adin desberdinetako umeak harremanetan jartzea, elkarrekiko interakzioan batzuk besteengandik ikasteko, haurrek duten berezko gaitasun hori garatuz.
- Ikastolan familiaren presentzia areagotzea, elkar harremanak indartuz. Umeari familiako kideekin duen atxikimenduak konfiantza ematen dio eta lotura hori ikastolako irakasleekiko ere garatzea oso garrantzitsua da umearen ikasketa prozesua ahalik eta egokien bideratzeko.
Horregatik, proiektu berritzaile honi dagozkion kakoen nondik norakoa ezagutzeko gurasoentzako mintegi-eskola antolatu dugu Betiko Ikastolan.
Mintegiak Rafael Cristobal adituaren eskutik jasoko ditugu, Medikuntza, Psikiatria eta Neurologian Doktorea, haurren psikiatra eta Mondragon Unibertsitateko eta EHUko irakaslea. Hilean behin, ostiral arratsaldean, 17.30-19.30 bitartean.
Mintegiaren egutegia ondorengoa izango da:
• 2015-09-25. Mintegiari sarrera. Gurasotasuna eta bikote krisia. Haurraren lehen 6 urteen garrantzia.
• 2015-10-30. Senaren edo instintuaren teoria eta konfiantzaren pedagogiaren oinarriak.
• 2015-11-13. Umearen erritmo biologiko eta intelektualak.
• 2015-12-18. Atxikimendu sena. Jatorria eta ontogenia. Atxikimendu neurgailuak.
• 2016-01-29. Banatzea, galera. Banaketa eskolatzean.
• 2016-02-19. Atxikimendu instintuaren ikerketa. Atxikimendu motak eta ezaugarri familiarrak. Diadaren barne fenomenoa.
• 2016-03-11. Diadaren barne fenomenoa. Auto-estimuaren jatorria.
• 2016-04-22. Ustiapen eta garapen kognitiboa. Erritmo kognitiboak.
• 2016-05-13. Ihes eta beldur sena eta honen agerpenak.
Mintegian izena emateko epea Irailaren 18rarte izango da. Ikastolako bulegoan.
Mintegia osoaren kostua 180€. Ordainketa zatikatua, 20€ saio bakoitzeko.
Aforo mugatua izango da. Betiko Ikastolako gurasoek lehentasuna izango duzue.