Betiko Ikastola

Betiko Ikastola eskola entitatea gara. Betiko Ikastola entitate euskalduna gara. Euskararen eta Euskal Kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta potenziazioarekin guztiz konprometitua . Erakunde pluralista gara, Euskal Herrian dauden ideia desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin. Inolako diskriminaziorik gabe. Maila desberdineko pertsonei zabalik, aukera berdinak eskaintzen dizkien eskola da Betiko Ikastola. Hautabide demokratikoa egina du Ikastolak. Denek parte hartu behar dute beraren kudeaketan, baita aktiboki lagundu ere. Ikastolak erabakiak hartzeko ahalmena du, baita konpetentzia zabalak ere. Euskal Eskola da Betiko Ikastola, Euskal Herriko Eskola Nazionala eratzeko bokazioarekin. Betiko Ikastola herri ekimenez sortutako guraso kooperatiba da, irabazi asmorik gabekoa, zerbitzu publikoa eskaintzen duena. Zero hamasei urte bitarteko ikaslei kalitatezko hezkuntza euskalduna eta prestakuntza integrala, giza baloreetan oinarritua, ematen duena. Pertsona euskaldunak, konpetenteak, berritzaileak hezten dituena, etorkizuneko erronkei arduraz aurre egiteko gai izango direnak. Aipatutako zereginak burutzeko, etengabeko hobekuntzan eta partaide guztien elkar-lanean oinarritzen dena.

Ikastolak eta etorkinak

Erabiltzailearen aurpegia Betiko Ikastola 2016 mar 25 Leioa

Azken asteetan adierazpen ugari egin dira atzerriko jatorria duen ikasleriari eta haien eskolatzeari buruz, eta ia adierazpen guztietan itunpeko eskolei kolektibo horrekiko inplikaziorik eza leporatu…
Hezkuntza legearen premiaz

Erabiltzailearen aurpegia Betiko Ikastola 2016 mar 18 Leioa

Hautsi egin nahi dugu Espainiako eta Frantziako hezkuntza sistemek gurean txertatutako publiko/pribatu dikotomia zaharkitua; eztabaida hori behingoz gainditu, eta Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatu…
Hezkuntza sistema propioaren alde, larunbatean Bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Betiko Ikastola 2015 aza 26 Leioa

Lur eta Amets. Euskal Herriaren Historia egitasmoa kalean da

Erabiltzailearen aurpegia Betiko Ikastola 2015 aza 03 Leioa

Ziurgabetasuna aukera bilakatu behar dugu euskal hezkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Betiko Ikastola 2015 urr 19 Leioa

Ziurgabetasun egoera bizi du euskal hezkuntzak. Erasoak etengabekoak dira. Baina ziurgabetasun hau aukera bilakatu behar dugu. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen da, askok eta askok atzo egindako lana o…
Konfiantzaren pedagogia Betiko Ikastolan, gurasoen mintegi-eskola

Erabiltzailearen aurpegia Betiko Ikastola 2015 ira 11 Leioa