Ideia libertarioak, beren gizarte justuago baten aldeko proposamen eta alternatibekin, Bilboko kaleetan egongo dira berriro maiatzaren 21 eta 22an. Bi egunetan, CNT sindikatuak Liburu Anarkista Azoka berriro antolatuko du, aurten bere XII. Edizioan. Udaletxeak betiko lekuan -Unamuno plazan- ospatzeko baimena kendu duenez, stand guztiak Bailen kalean ipiniko dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!