Komunitatea

Zer da hiruka.eus-eko komunitatea?

Hiruka erabiltzen dugun guztion taldea da eta kide eta erabiltzaileez dago osatuta.

Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?

  • Erabiltzaile arruntak. Zorion agurrak sartu, iragarki laburrak bidali edota lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute, baina ezingo dute albisteetan iruzkinak idatzi. Iruzkinak idazteko erabiltzailea balidatu beharko dute erabiltzailearen profilean izen-abizenak eta telefono zenbakia idatziz (hori eginez gero Erabiltzailea izango da).
  • Erabiltzaileak. Erabiltzaile-profilean izen-abizenak eta mugikor zenbakia baieztatua dutenak izango dira. Iruzkinak beren izen-abizenakaz argitaratuko dira, hau da, ez da ezizenik onartuko. Erabiltzaile-profilean mugikor zenbakia idazten duen lehen aldian HIRUKAk datua baieztatu egin beharko du. Horretarako idatzi edo deitu 688 693 195 zenbakira (Whatsapp edo Telegram) ERABILTZAILE IZENA + PIN ZENBAKIA eta IZEN-ABIZENAK. Mezu hori, profilean jarri den telefono zenbakitik bidali behar da. HIRUKAk informazioa baieztatutakoan egingo du aldaketa eta erabiltzaileari jakinaraziko dio (baieztapena ez da automatikoa izango, HIRUKAk bulegoko ordutegian zehar egiaztatuko ditu datuak). Ostean, erabiltzaileak zuzenean argitaratu ahalko ditu iruzkinak bere izen-abizenak erabiliz.
  • Kideak. Komunitatean parte hartzen duten erabiltzaileak dira, izen-abizenak, argazkia, etab dutenak. Horiek, argazkiak, artikuluak, hitzorduak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute hiruka.eus-era. Norbanakoak zein taldeak izan daitezke. Kide izateko hiruka@hiruka.eus helbidera idatzi behar da komunitatean idazteko eskaera eginez.

Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?

Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek:

  • hiruka.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, hiruka.eus-ek akusazioak eta irainak ez ditu onartuko, ezta tonuz kanpokoak ere. Halakoak baleude, hiruka.eus-etik kentzeko eskubidea dauka.
  • Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, hiruka.eus-ek kendu egingo du.
  • Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
  • Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
  • Publizitate mezuak ez dira onartuko.
  • Proposatu nahi baduzu beste gai bat eztabaidatzeko, idatzi berriak[ABILDUA]hiruka.eus helbidera.
  • hiruka.eus-ek eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, hiruka.eus-ek eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.
  • Etorkizunean, hiruka.eus-ek arau hauek aldatu edota luzatzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.

Hiruka Komunikazio Taldeak ez du bere gain hartzen webgune honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.