CNT sindikatua Maiatzaren 1ean mobilizatu den lau hiriburuetan “kapitalismoaren kontrako frenteak finkatzeko” beharra adierazi du. “Egun batez manifestatzea ez da nahikoa. Ezta hogeita lau orduko grebaldiarekin ere. Mugimendu sendoa behar eta exigitzen du gizarteak, oinarritik sortuta, alderdien eraginik gabe” seinalatu du zentral anarkosindikalistak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!