CNT Sindikatuak -beste eragile sozial eta sindikalekin batera- Barakaldon izan den langabezia, murrizketa eta kaleraketen kontrako eta babes sozialaren alde Barakaldon egindako elkarretaratzean parte hartu du. Amaia Egañaren -bere etxetik kaleratua izan aurretik leihotik salto egin zuen- suizidiotik bigarren urteurrena bete den honetan.
“Gaur egun, milaka eta milaka pertsona miseria eta etsipenean bizi direla ikusten dugu, guzti honen errudunak, duela bi urte bezala, zigorgabe jarraitzen duten bitartean”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak. Testuinguru honetan, CNTk “kapitalismoa bezain sistema hiltzaile batek sortzen dituen injustizia sozialekin bukatzeko bide bakarra borroka dela” azpimarratu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!