CNT sindikatuak “patronalaren eraso” berri bat salatu egin du Panda Security informatika enpresarekin mantentzen duen gatazkan. Oraingoan, konpainiaren zuzendaritzak beste hamabi lankide kalarazi ditu, bederatzi Madrilgo bulegoetatik eta beste hiru Bilbotik.
“Beste batzuetan gertatu izan den bezala, kaleratze gehienak buruzagiek langileenganako mesprezioagatik bereiztuak dira”, seinalatu du erakunde anarkosindikalistak, zeinek enpresa honetako langileak kaleratzeko duen ohizko mugimenduei buruz ohartarazi duen. Enpresak “lehenengo momentuan diziplinazko kaleratzeak direla argudiatzen du, baina gero, epaitegian edo langile berari bidalitako komunikatu baten bidez, prozedura hauen desegokitasuna onartzen du”, azaldu du CNTk.
CNTk kaleratze diskriminatzaileak direla hausnartzen du, “zeren eta zuzendaritza taldeko edozein kidek enpresa ‘uzten’ edo ‘borondatez joaten denean’, ez du sekula honelako tratamendurik jasotzen”. “Beraiei eten egiten diete edota joaten dira, baina ez dira inoiz kaleratuak izaten”. “Berdin gertatzen da hiritar arrunt batek dirua ‘Lapurtzen’ duenean eta aldiz politikari, bankari edo enprasario batek egiten duenari ‘bidegabeko jabetzea’ esaten diogunean”, parekatu du CNTk.
Patronalaren ez betetzeak
Sindikatu honek ere Panda Antivirusek 2015ean 25 urte beteko dituela azpimarratu nahi izan du. “Urte hauetan zehar – nabarmendu du- abusu gehiegi ikusi dira, eta era berean, langileen eskubideenganako izaera despota bat izan duela”. Testuinguru honetan, CNTk oraingo zuzendaria den, Diego Navarreteren kasua aipatu du, nork 2013aren amaieran kargua onartu egin zuen. “Langileen egoera aldatuko zuela saldu egin nahi zigun, baina kaleratzeak berdin jarraitzen dute, lan osasuneko arloari buruzko protestak ezentzunak dira eta lagileen gehieneko kategori profesionalak ezegokiak dira”, salatu egin dute.
Sindikatu anarkosindikalistak ere “epai judizialaren ezbetetzea, non antzinatasunari ezker langileen soldata handiago edukitzearen eskubidea onartzen den” ohartarazi du, eta aurtengo abenduaren 31tik aurrera lan baldintzen okertzeari buruz ere hitz egin du sindikatuak, “mometu horretatik aurrera Estatuko Aholkularitzaren Hitzarmenera pasako bai gara”.
“CNTko sail sindikalean badakigu zuzendaria, ahokulariak eta goialdeko besteek ez dutela beraien izaera aldatuko langileok ondo antolatuak egon arte eta beraien gehiegikeriekin ez jarraitzera behartzen ditugun arte”, azpimarratu du. Arrazoi hauengatik, sindikatuak kaleratze bolada berri honi erantzuna ematera deiarazi du “ez bakarrik kontzentrazioekin, baizik eta paro eta grebekin ere”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!