Ocon Garraioak enpresak afiliatua kaleratu zuen, "azken honek beren kontratuaren iruzurrezko egoera salatu ostean", esan du erakunde anarkosindikalistak. Azken epai honek, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak igorritakoa, kaleratzearen baliogabetzea berretsi du, "Bilboko Lan-arloko epaitegiak lehenengo epaian esandakoa mantenduz", CNT ezagutzera eman du. Langileak, "beren kontratuan zeuden irregulartasunak zirela eta enpresa salatu zuen", honen berri emanez; hori zela eta, enpresak zigor d¡moduan langilea kaleratu zuen.
Lehenengo instantzian langileak epaia irabazi zuen, berronartua izaten. Horren ostean "sail sindikala osatu zuen, borroka sindikala lan kolektibo bat delaren jakitun", azpimarratu du CNTk.
"Ocon Garraioak enpresako langileek beraien lan baldintzak ezagutzeko interesa izatekotan, sailarekin harremanetan jartzeko gomendioa egiten diegu", azpimarratu du sail sindikaleko delegatuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!