CNT sindikatuak munduko mugimendu iraultzaile antikapitalista eta antiautoritarioen alde egiten du. Hori dela eta Rojava (Siriako iparraldean) mehatxatuta dagoen iraultzaren aurrean, YPJren komunikatua zabaltzen du:
Erdoganek eta AKP-MHPko faxistek dagoeneko erakutsi dute, Maxmur eta Şengal kanpamentuen bombardeketekin, Rojava/Siria iparraldea inbaditzeko asmoa dutela, Kurdistanen eta haratago faxismoa inposatzea dutela helburu.
Denbora luzez, turkiar estatuak lotura oso estu bat izan du Daesh/ISIS-ekin. Guretzat argi dago etsai beraren bi aurpegiak direla.
Turkiar estatuaren, Daesh eta mertzenarioen batasun faxista honek Siriako iparraldean eta Kurdistanen erantzun gogorra jasotzen ari dute. Afrinen inbasio bortitza abian jarri eta gero, NATOren kidea den Turkiak Siriako Iparralde askatua mehatxatu du, zeinean iraultza aurrera doa emakumeen abangoardiari esker.
Gure lankideak Daesh Deir ez-Zor hirian borrokatzen ari diren bitartean, Hajin hiria askatzen saiatuz, beste batzuek Afrin kantoian inbaditzaileei eraso egiten segitzen dute: iraultzaren aurkako mehatxuen aurrean gure erantzuna askatasun oihu bat da. Iraultza hau gurea bilakatu da, guk, internazionalistak garen heinean, Siria iparraldeko pertsonak genero-berdintasunean, ekologian eta oinarrizko demokrazia batean oinarritutako gizarte aske eta komunitario baten zutabeak sortzen ari direla ikasi, ikusi eta bizi izan dugulako.
Faxismoak, feudalismoak, patriarkatuak eta beste zapalkuntza modu guztiek hainbat tokitako, kultura eta tradizio ezberdineko emakume gisa elkartzen gaituzte. Hona etorri ginen prozesu iraultzaile bat eraikitzea esan nahi zuena ikusteko, beren eraikuntzan parte hartzeko eta behar diren baliabide guztiak erabiliz defendatzeko.
Ez da defentsa fisiko bat bakarrik, defentsa ideologiko bat da ere. Hau emakumeen iraultza bat da! Zapalkuntzaren aurkako frontea leku guztietan dago.
Edozein erakundek edo estatuk Turkiarekin duen harreman ekonomiko eta politikoa ere gerra baten erantzule dira. Adibide bat tankeena da: Alemaniar Estatuak Turkiari saltzen dizkio, faxista hauekin "diplomazia ona" mantenduz. Honek guztiak Turkiar Estatuaren kolonizazioa eta sarraskiak lagundu du.
Internazionalista gisa, Turkiako estatuaren aurka armak hartzen ari gara ere, gerra honetan beste estatuen kolaborazioa dela eta. Horregatik, Rojavako iraultza defendatzeko indartsuagoa den faxismoaren aurka egingo dugu. Kurduekin, arabiarrekin, asiriar-siriakoekin, turkomanoekin eta patriarkatuaren, estatuaren sistemaren eta kapitalismoaren aurka dagoen jendearekin borrokaren lubaki beran gaude. Bizitza libre baten haziak mundu osoan zehar zabaltzen ari dira.
Erresistentzia alde guztietan erresistentzia garatuko dugu. Behar duguna da pertsona guztiak, kideak, erantzuleak sentitzea, ez gerra itxaroteko bakarrik, baizik eta orain geldiarazteko. Faxismoaren aurka borrokatzeko unea da! Gure lekuak anitzak dira, gudu honetan gure metodoak diren bezala. Isiltasunak konplizitatea esan nahi du, gure etsaiak helburu gisa adieraziko ditugu. Egoera ikusgarri egingo dugu, gure burua antolatu eta iraultza honen oinarri diren idei ederrak partekatu eta zabalduko ditugu.
Borrokalari internazionalista gisa, uste dugu etsaien erasoei eskuz esku aurre egiten diegunean emakume aske bihurtzen garela. Bukaerara arte askatasunaren alde borrokatu duten lagun guztiak oroituz, horien artean milaka emakume dauden, mehatxu horiei aurre egiteko gure erantzuna erresistentzia mugagabea da! Beraien adore eta bizitzaren aldeko maitasuna adibide bat da, bere urratsak jarraitzen ditugun bitartean.
Arrakasta izango dugu!
Gora askatasunaren aldeko borroka herrikoia!
Gora Rojava eta Siriako iparraldearen erresistentzia!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!