Maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean greba deituta dago Bizkaiko metalgintza sektorean. “Deitzaileak lau sindikatu dira, baina lurraldeko beste erakundeek borroka eta mobilizazioa bultzatuko dugu”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Lotsagarria da FVEM patronalaren jarrera”, azpimarratu du CNTk, “krisia erabili dute euren irabaziak handitzeko eta langileon egoera okertzeko”. Sindikatuaren ustez, bake soziala erabat okerra izan da langileen egoerarentzat: “gatazka sustatu eta indartu behar dugu, bai lantokietan baita kaleetan”. Hori dela eta, sindikatu guztiek greba batera deitu izana “aurrepausu positibo bat da”, CNTren hitzetan.
Langileei mobilizazioetan inplikatzeko deia luzatu die. “Egoera irauli nahi badugu, guztion parte hartze aktiboa beharrezkoa da, lantegietatik hasiz”, bukatu du erakunde anarkosindikalistak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!