Bizkaiko Bulegoetako Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa geldirik dago oraindik. Maiatzaren 17an sindikatuek patronalarekin bilera bat izan zuten. "Sindikatuek proposamenak eginda zituzten, CEBEK patronalak aztertzea eta erantzun bat ematea falta dela", salatu du CNTk. "Egiten dugun 22. bilera da, eta CEBEK hasierako proposamenetatik mugitu gabe jarraitzen du", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. "Sektoreko 23.000 langileri ez die kasurik egiten".
Hori dela eta, CNTk bat egin du "sortu den ekimenarekin, siglen gainetik, maiatzaren 30ean mobilizazio handi batera deitzen duena, Bizkaiko bulegoetan hitzarmena lortzeko". "Sektoreko langile guztiek deituta daude", azpimarratu du sindikatuak.
Mobilizazioa maiatzaren 30ean izango da, Bilbon, 19:00etan Plaza Biribiletik CEBEK patronalak duen egoitzara arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!