Ekainaren 5ean, Algortako Biotz Alai plazan, Erabakairen adierazpena aurkeztuko du Getxoko Gure Esku Dagok. Ekitaldian, musika, testu eta dantzaz lagunduta, jatorri ideologiko eta kultural askotariko hainbat pertsonek adostu duten testua aurkeztuko da 12:00etan. Dagoeneko martxan jarri da egun horretarako kanpaina eta sarrerak eros daitezke Telletxeko lokalean (barikuetan, 18:00-20:00, eta zapatuetan 12:00-14:00) eta Erromoko La Mona tabernan (barikuetan, 19:00-21:00). Erabakitzeko eskubidearen alde gauden guztion babesa behar da: Hartu aulkia! Hartu hitza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!