"Abby potxola" ikuskizuna

2017/07/07 20:30

Algortako Bihotz Alai plaza | Getxo

Getxoko Gure Esku Dagok antolatuta, uztailaren 7an Otxandategi abesbatzak “Abby potxola” ikuskizuna eskainiko du Algortako Biotz Alai plazan. Berangoko abesbatzarekin batera, Senegalgo Jammu balleteko hainbat kidek ere parte hartuko dute. Euskal Herriko eta nazioarteko kantutegi herrikoitik hartutako kantekin osaturiko errepertorioan oinarriturikoa da ikuskizuna. Ikuskizuna, itxaroten zuen giltzurrunetako ebakuntzaren aurretik Euskal Herrian hil zen Abby izeneko 17 hilabeteko neskato senegaldarraren omenez sortu du Otxandategi abesbatzak. Sarrera: 10 euro Sarrerak salgai: Algortan dagoen Gure Esku Dagoren lokalean (Telletxe, 3 - Barrukoa tabernaren ondoan). Astelehenetik ostiralera: 18.30etatik 20.00etara. Larunbatetan: 12.00etatik 14.00 etara. Ikuskisunaren egunean, leihatilan

2017-06-26 15:26

Amets bat dugu: azaroaren 5ean Getxok ere erabaki

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Amets bat dugu: azaroaren 5ean Getxok ere erabaki nahi duela indarrez erakustea. Helburu bat dugu: Getxon erabakitzearen aldeko gihar soziala handitzen segitzea. Errealitate bat dugu: 7.448 lagunek Getxon Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsulta bat babestu dute. Zuena da marka hau, amets eta helburu horiek errealitate egingo dituzuen guztiona. Gure Esku Dago. Bideoaren egilea: ITXASO PAIA. Eskerrik asko Itxaso, eskerrik asko Ander, Asis, Princi. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Sinatzeko azken eguna

Sinatzeko azken eguna

Getxon herritarren kontsultari babesa emateko sinadura biltzea amaitzen ari gara. Hilaren 18an, igandea, sinatzeko azken eguna izango da. Getxoko txoko guztietan, inoiz baino mahai gehiago jarriko ditugu. Zatoz sinatzera! Gure Esku Dago.
Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Gure Esku Dago Gazte Jaia

Gure Esku Dago Gazte Jaia

Jantzi kamiseta korala eta erdu geugaz!
2017-06-12 21:05

Galdeketarako bidea posible egin dutenen lekukoak.

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Galdeketarako bidea posible egin dutenen lekukoak. Getxon herritarren kontsultari babesa emateko sinadura biltzea amaitzear dago. Oso erantzun ona jasotzen ari gara, eta sinatu dutenen artean asko dira bere testigantza grafikoa utzi dutenek, ehun argazkietan baino gehiago. Zoragarria! Unkigarria! Galdeketa herritarren babesarekin egin daiteke soilik. Eta Getxon lortuko dugula siur gaude.

Gure Esku Dago Gazte Jaia

2017/06/17 19:30-goizaldera arte

Algortako zenbait lekutan Getxo

hilaren 17an, larunbata, "Gure Esku Dago Gazte Jaia" antolatu da Algortan. 7.30ean, Villamonte tabernatik, Poteo musikatua abiatuko da; eta tartean, argazki erraldoia San Nikolas plazan. Getxon egingo den galdeketari babesa adierazteko. 22.00tan bidean erromeria Azeberrin; eta 00.30etatik aurrera jaia The Piper's Irish Puben jarraituko da. Antolatzaileak: Getxoko Gure Esku Dagoren Gazte taldea.

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Gazteak ere erabakitzeko prest

Gazteak ere erabakitzeko prest

Esan eta egin. Getxoko gazteak Bilboko mobilizaziora itsasontziz joateko erronka aurrean jarri ziren. Itsasontzia bete behar zen. Eta lortu dute, ederto gainera. Biba zuek!
  Politika 2017-05-31 19:53

Gazteak, ekainaren 10an, Bilbora itsasontziz

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Gazteak, ekainaren 10an, Bilbora itsasontziz

Getxoko Gure Esku Dagoren gazte taldeak, ekainaren 10ean, Bilbon burutuko den nazio mailako ekitaldira joateko ontzi bat antolatu du. Oraindik leku libre batzuk daude.

  Politika 2017-05-28 11:40

Galdera ikurra, galdera, galdetzea…

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Galdera ikurra, galdera, galdetzea…

Galdera ikurra osatu dugu Uribe Kostako herritarrok. Zazpirehun bat pertsona bildu gara Algortako Portu Zaharrean. Hurrengo hitzordua Bilbon dugu, ekainaren 10ean.

Mosaiko Algortako Portu Zaharrean

2017/05/27 12:00

Algortako Portu Zaharra Getxo

Getxok, Uribe Kostako herri guztiekin batera, mosaiko bat osatuko du datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Algortako Portu Zaharrean. "Erabakitzeko Prest!" gaudela aldarrikatu nahi dugu, eta galdera ikur bat osatuz egingo dugu, sinbolo horren bidez guri galdetzea nahi dugula erakuste aldera.

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Maitzaren 27a. Erabakitzeko Prest!

Maitzaren 27a. Erabakitzeko Prest!

Getxok, Uribe Kostako herri guztiekin batera, mosaiko bat osatuko du datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Algortako Portu Zaharrean. "Erabakitzeko Prest!" gaudela aldarrikatu nahi dugu, eta galdera ikur bat osatuz egingo dugu, sinbolo horren bidez guri galdetzea nahi dugula erakuste aldera. Zeu ere ezinbestekoa zara. Etorri, ekarri zure kamiseta korala, eta erakutsi erabakitzeko Prest! gaudela.

GED Getxoko Gazteen batzarra

2017/05/23 19:30

San Nikolas plaza | Getxo

Asteartero, 9:30ean, GED Getxoko Gazteen batzarra elkartzen da. Bihar ere, eguraldiak laguntzen badu, bilera irekia izango da San Nikolas plazan 19:30tan. Erdu geugaz!

SINADURA-BILKETAren EGUNA

2017/05/14 12.00-14.00

Andramari, Algorta, Neguri, Itzubaltzeta, Areeta Getxo

Hilaren 14ean Sinadura-bilketaren Eguna ospatuko da Getxon. Hogeitahiru mahai jarriko dira Andramarin, Algortan, Negurin, Itzubaltzean eta Areetan. 12.00etatik 14.00etara. Zatoz sinatzera!

SINAURA

2017/05/08 00:00

Getxo

2017-05-09 09:04

SINADURA-BILKETAren EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo None SINADURA-BILKETAren EGUNA
  Politika 2017-04-23 21:08

Sinaduren faseari ekiteko unea heldu da

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Sinaduren faseari ekiteko unea heldu da

  Politika 2017-04-16 12:09

Sinadura bilketa martxan

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Sinadura bilketa martxan

Aurreko hilabeteetan egindako lanari esker, adostasun zabala lortu dugu Getxon galdeketaren inguruan. Hori horrela, sinaduren faseari ekiteko unea heldu da.

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Egoitza berria Algortan

  Politika

Egoitza berria Algortan

Lokal berria ireki dugu Argortan. Helbidea: Telletxe kalea, 5 (galeria, Barrukoa tabernaren ondoan). Astelehenetik larunbatera irekita izango da honako ordutegian: Astelehenetik ostiralera: 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Larunbatak: 12:00etatik 14:00etara. Hurbildu zaitez!

  Politika 2017-04-07 09:50

Getxon ados. Galdeketaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

"Getxon ados. Galdeketaren atarian". Bideoaren errealizadorea: Mikel Clemente. Musika: Cloverwind. Hitzak: Ana Ramos eta Jon Elortza. Eskuak: Hogeita hamar inguruko herritar getxoztarrak. Mila esker guztiei!