Adostasunaren plaza gogor ari da lantzen erabakiaren aldeko Getxoko Adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2016ko mai. 10a, 13:18

Kaixo! Adostasunaren plaza gogor ari da lantzen erabakiaren aldeko Getxoko adierazpena. Eta apurka-apurka ari gara aulkia hartzen, ekainaren 5ean, Biotz Alai plazan, adierazpen hori babesteko. Aurrera goaz. Hilabete erdia falta da eta gero eta ilusio handiagoz ikusten dugu egindako lana fruitua ematen ari dela, baina herritarrok dugu azken hitza, guri geuri dagokigu hitz hori hartzea eta ekainaren 5eko ekitaldian indarrez agertzea.

Sarrera hartzeko aukera dugu Algortako Telletxe plazako lokalean (ostiralero, 18:00-20:00, eta larunbatero, 12:00-14:00) eta Erromoko La Mona tabernaren ondoan (ostiralero, 19:00-21:00). 5 € balio dute (3 €, 16 urtetik beherakoek), baina azpimarratu nahi dugu kostu horren helburu bakarra dela ekitaldiaren gastuei aurre egitea (aulkiak alokatzea, erantzukizun zibileko asegurua, soinua, autobabeserako plana, osasun zerbitzuak…). Laster aurkeztuko dugu ekitaldi horretarako prestatu dugun programa aberatsa (dantza, musika, perkusioa eta hitza), baina bitartean mezu hau baliatu nahi dugu zuri dei berezia egiteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun