Sarrera hartzeko aukera dugu Algortako Telletxe plazako lokalean (ostiralero, 18:00-20:00, eta larunbatero, 12:00-14:00) eta Erromoko La Mona tabernaren ondoan (ostiralero, 19:00-21:00). 5 € balio dute (3 €, 16 urtetik beherakoek), baina azpimarratu nahi dugu kostu horren helburu bakarra dela ekitaldiaren gastuei aurre egitea (aulkiak alokatzea, erantzukizun zibileko asegurua, soinua, autobabeserako plana, osasun zerbitzuak…). Laster aurkeztuko dugu ekitaldi horretarako prestatu dugun programa aberatsa (dantza, musika, perkusioa eta hitza), baina bitartean mezu hau baliatu nahi dugu zuri dei berezia egiteko.