Ezina, ekinez egina. Erronkarako prest!

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2017ko urt. 19a, 16:23

Ezina, ekinez egina. Erabakitzeko eskubidea erdigunean kokatzea lortu dugu. Orain, une erabakigarriari erantzutea helburu duen bideari ekitera goaz. Gure eskubideez, protagonismoaz eta erabakitzeko gaitasunaz jabeturik, erabakitzeko prest gaude, erabakitzeko beharra dugu. Ahalik eta azkarren, euskal erabaki eremua finkatu behar dugu, gure orainaren eta etorkizunaren jabe izateko. Elkarrekin zer egitera iritsi gaitezkeen sentitu nahi dugu. Amestetik sinestera jauzi egingo dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun