Dagoeneko jakingo duzuenez, urte honetarako Getxoko GED herri mailako galdeketa antolatzen hasi da. Antolaketan auzo guztietako eta adin desberdineko auzokideak laguntzen hasi dira.
Horrexegatik, datorren martxoaren 30ean (osteguna), Getxoko GED-k gazteei deialdia luzatzen die Algortako Azebarri elkartean elkartzera. Bilera, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta bertan gazteen artean galdeketa sozializatzeko ideiak aztertuko ditugu.
Azebarri elkartea, Euskal Herria kaleko 14. zenbakian dago, hona hemen Google Maps-en lotura: https://goo.gl/maps/g92ZN9Skezu
Zuen inguruan interesa eduki lezaken gazterik balego, gonbidatu ezazue bilerara. Ostegunera arte!