Amets bat dugu: azaroaren 5ean Getxok ere erabaki

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2017ko eka. 26a, 15:26

Amets bat dugu: azaroaren 5ean Getxok ere erabaki nahi duela indarrez erakustea. Helburu bat dugu: Getxon erabakitzearen aldeko gihar soziala handitzen segitzea. Errealitate bat dugu: 7.448 lagunek Getxon Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsulta bat babestu dute. Zuena da marka hau, amets eta helburu horiek errealitate egingo dituzuen guztiona. Gure Esku Dago. Bideoaren egilea: ITXASO PAIA. Eskerrik asko Itxaso, eskerrik asko Ander, Asis, Princi. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun