«Frankismo osteko garaian hautetsi izan garen eta garen gizon eta emakumeok, gure agintaldian eskubideak eta askatasunak defendatu genituen era berean, ulertzen dugu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea dugula eta geuri bakarrik dagokigula gure burua nola egituratu nahi dugun erabakitzea». Azken hamarkadetan Leioa, Getxo eta Erandion alkate eta hautetsi izandakoek, egungo zinegotziekin batera, azaroaren 5eko herri galdeketetan parte hartzeko deia egin dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.