Joan den larunbatean, hilaren 2an, Gure Esku Dagoko gazte taldeak gazteei zuzendutako aurkezpen bat egin zuen. Bertan, Gure Esku Dagok aurten duen egitasmoa azaltzea zen helburua, bai nazio mailan eta baita Getxo mailan egingo zena ere.
Horretaz gain, gazte taldeak bere erronka plazaratu zuen. Gazte taldearen helburua da giza kateko kilometro bat 500 gazte getxoztarrez osatzea, hau da, "gazte kilometro" bat egitea. Aurkezpen arrakastatsua izan zen, 70 gazte inguru hurbildu ziren.