"Klik Eguna", maiatzaren 5ean Getxon

Erabiltzailearen aurpegia

Ekainaren 10eko giza katean izena emateko bultzada handi bat emateko helburuarekin, Getxoko Gure Esku Dagok "Klik eguna" antolatu du maiatzaren 5erako.

Eguna 11:00etan hasiko da izen emate masibo batekin. Horretarako herritarroi deia luzatzen die izena emateko ordu horietan Getxo osotik jarriko diren mahaietan.

Mahaiak:

  • Goizean: 11:00-14:00: Portu Zaharra, Satistegi, San Nikolas, Telletxe, Fadura, Bidezabal, La Mina, eta Xake plaza
  • Arratsaldean: 18:00-20:00: San Nikolas plaza.

Ondoren, herri-bazkari batekin emango diote giroa egunari. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Eonian elektrotxaranga egongo da herria girotzen. 19:00etarako San Nikolas plazan giza kateari bultzada emateko mosaikoa egingo da.

Klik Egunean parte hartzeko deia luzatzen du Gure esku Dagok, herri Bazkariko tiketak Salem, Baster eta Bodegilla tabernetan.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun