Egun gutxi falta dira ekainaren 10erako, egun gutxi besterik ez 2014an bizitakoa berriro sentitzeko. Urte horretan 100.000 pertsona baino gehiagok sentimendu berdina jarri genuen helburu bakar batekin, gure herriaren etorkizuna libre erabaki nahi genuela, eta, aurten, sentimendu handiagoz emango dizkiogu eskuak elkarri. Getxotik 1.500 pertsona baino gehiago joan ginen Antzuolara, eta ziurrenik asko eta asko etxean geratu zineten Gure Esku Dago dinamika ezagutzen ez zenutelako edo oso gazteak zinetelako, gaixorik zeundetelako, edo dena delakoa. Horrelako egoera batean egon zinen hori, lasai. Aurten hori bera sentitzeko aukera izango duzu. 5 urte geroago, getxoztarroi Altube dagokigu, baina berdin du ze lekutan lotzen garen, Donostiatik hasitako, Bilbotik pasatako eta Gasteizera heldutako ilusio energia hori gure eskuetatik zelan igarotzen den ere nabarituko dugulako. Eta ez hori bakarrik, maiatzaren 19an Iruñean egingo den ekintza erraldoiko eskuak ere gure barnean edukiko ditugu.
Hori guztia bizitzeko aukera bakarra ekainaren 10ean izango da. Zure herriaren etorkizuna benetan libre erabakitzeko gogoa baduzu, ez duzu inolako aitzakiarik etxean geratzeko. Gogoratu, trenak behin pasatzen direla diote batzuek, oraingo honetan bigarren aldiz igotzeko aukera duzu eta berriro begira geratuko zara?