Gure Esku Dagok urriaren 1eko erreferendumaren garrantzia azpimarratu nahi du, eta demokrazia, bakea eta askatasunaren alde lan egin zuten eta lanean jarraitzen duten herritarren duintasuna txalotu.
Hartarako, irailaren 29an ekitaldi bat antolatuko dugu Gernikan, hango Udalarekin eta eragile sozialekin elkarlanean, demokraziaren defentsan.
Obra kolektibo bat sortuko dugu, kutsu artistiko eta politiko handiko ekitaldi berezi batekin, edozein herrik bere etorkizunaz erabakitzeko duen askatasunaren aldeko mezua zabalduko dugu Gernikatik, Euskal Herriaren askatasunaren ikur den leku sinbolikoa horretatik (17:30ean, Astra kanpoan).
Ekitaldira joateko autobusak antolatuko dira Getxon (irteteko ordua eta apuntatzeko lekuak, ondorengo irudian).