Tripontzia Urteberriko Saria Euskal Herriko zozketa izateko anbizioarekin jaiotako ekimena da. Euskal komunitatea bere osotasunean aintzat hartuta eta elkarren arteko loturak estutzeko asmoarekin, Euskal Herriko lurraldeak eta diasporak osatuko dute zenbaki bakoitzeko zortziko seriea. Saldutako zenbaki guztiak 2019ko urtarrilaren 21ean notario aurrean egingo den zozketa batean parte hartuko dute.
Zenbaki bakoitzak zortzi serie ezberdin ditu (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Behera, Zuberoa eta Diaspora) eta guztira, hiru zenbaki saridun egongo dira:
- 60.000 euroko sari nagusi bat. Zenbakia eta seriea egokitzen zaion txartelari.
- 2.000 euro zenbaki bereko gainontzeko zazpi serieen txartel bakoitzari.
- 1.500 euro bigarren zenbaki bateko serie bakoitzari.
- 1.000 euro hirugarren zenbaki bateko serie bakoitzari.
Txartel bakoitzak 5 euro balio ditu, eta udalerriko zenbait saltokietan salgai egongo dira. Horrez gain, Gure Esku Dago taldearen kideek ere saltzen egongo dira.