2019/04/09 19:30

Euskal Herria: Biharko korapiloak askatzen

Euskal Herria: Biharko korapiloak askatzen
Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo
"Euskal Herria: biharko korapiloak askatzen" titulupean, solasaldi bat antolatu dugu. Horretarako, bi emakume, erreferenteak beren arloan, gonbidatu ditugu ekitaldira: Beatriz Akizu Eusko Ikaskuntzako kidea eta Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailea. Bi kontu hartu ditugu aintzat solasaldirako. Batetik, joan den hilabetean antolaturiko mahai-inguruan Aingeru Epaltzak eta Zelai Nikolasek azpimarratutako eragile garrantzitsu bat: Eusko Ikaskuntza. Bestetik, Gure Eskuk ziklo berri bati ekin dio joan den igandean eta ziklo horren berri eta helburuak gizarteratu nahi ditugu. Hitzordua: apirilaren 9an, 19:30ean, Algortako Kultur Etxean (Villamonte).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun