Kultura 2018-05-15 10:59

Errusiako eta Bielorrusiako umeak laguntzeko ikuskizuna, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

Itxas Argia Dantza Taldeak parte hartuko du Club Hípico La Galeak antolatutako "Cenicienta: Un cuento de hadas a caballo" izeneko ikuskizunean. Bertan, zaldi gainean egindako koreografiak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dira.

Ongintzazko ekitaldi honi esker bildutako diru guztia Bikarte Elkartearentzat izango da. Elkarte honek Errusiako eta Bielorrusiako umeek haurtzaro duina izan dezaten lan egiten du, harrera programen bitartez. Ekitaldia maiatzaren 19an ospatuko da, gaueko 21:30etan Club Hípico La Galean. Sarrera librea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa