Kultura 2018-06-28 12:29

Paella-lehiaketarako ohar garrantzitsua!

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

Paella-lehiaketarako ohar garrantzitsua!

Itxas Argia elkarteak, Aixerrotako Paella Lehiaketako antolatzaileak, jakinarazten du, segurtasun arauen aldaketen ondorioz, uztailaren 9an eta 10ean toldoak bilduko direnean, toldo bakoitzeko pertsona batek zinpeko aitorpena sinatu beharko duela, NANa aurkeztuz. Segurtasun arauak eta toldoak biltzeko ordutegiak Itxas Argiaren webgunean ageri dira: Itxas-argia.com.

  Kultura 2018-06-20 17:17

Getxoko San Juan gaua!

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

Getxoko San Juan gaua!

Badator urteko gaurik laburrena, ekainaren 23an San Juan bezpera gaua ospatuko dugu Getxon. Itxas Argia elkarteak antolatuta 19:00etatik aurrera txitxi-burruntzia, txistulariak eta fanfarrea izango ditugu Malakate parkean. Anima zaitezte!

  Kultura 2018-05-28 12:40

Getxoko gizon eta emakume nagusien eguna

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

Getxoko gizon eta emakume nagusien eguna

Urtero lez, Itxas Argiako txikienek Getxoko gizon eta emakume nagusien egunean parte hartuko dute, ondo dakiten bezala haien dantzak eskainiz. Ekainaren 3an izango da, igandean, 13:15ean Andra Mari eskolan. Batu ditzagun lehena eta geroa!

  Kultura 2018-05-15 10:59

Errusiako eta Bielorrusiako umeak laguntzeko ikuskizuna, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

Errusiako eta Bielorrusiako umeak laguntzeko ikuskizuna, zapatuan

Itxas Argia Dantza Taldeak parte hartuko du Club Hípico La Galeak antolatutako "Cenicienta: Un cuento de hadas a caballo" izeneko ikuskizunean. Bertan, zaldi gainean egindako koreografiak, antzerkia, musika eta dantza uztartuko dira.

  Kultura 2018-05-10 11:07

XXV. Herrien Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia

Urtero bezala, XXV. Herrien Jaialdia ospatuko dugu maiatzaren 12an. Alabaina, aurtengo edizioa berezia izango da hogeita bostgarrena delako eta, horregatik, atzerritik gurera etorri zen lehen taldea gonbidatu dugu. Bretainiatik (Frantzia) etorri ziren duela hogeita hiru urte lehenengoz eta, aurten, bueltan izango ditugu Danserien Bro Klegereg dantza tadea eta Kevrenn Bro Logunech musika taldea.