Politikarioi oraindik gainditzeke dugun irakasgaiaren lekukoa hartzea dagokigu, biztanleriarengan herri-iritzia garatzea hain zuzen. Gauza makala ez den erronka.
Zorionez, Erandiok eta bere biztanleek elkarrekin liluragarria den zerbait badute. Betidanik Erandioko biztanleek etorkizunari eta Erandiora heldu direnei utzi diegun ondarea, berezia baino ez da izan.
Zenbat aldiz, desberdina zen zerbait esateagatik edo egin ondoren, Erandiokoak garela esan digute? Bada, hori gertatzen zaigu Erandio “paraje”, gertu sentitzen dugulako, eta, horren ondorioz, nabaritzen zaigulako. Ez dakit zergatik baina badago zer edo zer gure DNAn oin azpian dugun herriarekin uztartzen zaiguna.
Hau da norberak bere buruari egin behar dion galdera eta, bidenabar, erantzuna eman behar diona: zer egingo nuke nik urteen joanean eraiki eta gure baitan, altxorra izango balitz bezala, dugun ondarearen babesa sustatzeko?
Nolanahi ere, aurrerantzean gauzak aldatuko baldin baditugu, gogotik egin beharko dugu lan.