Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

2018/06/06 - 2019/06/06

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

  Iritzia 2016-02-10 17:36

Ingeles lorategietako bideak

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Ingeles lorategietako bideak

Wikipediak esaten duen moduan: “Ingeles lorategia XVIII. mendearen hasieran Ingalaterran sorturiko lorategi-estilo bat da, geroago Europa osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, frantses lorategiari gaina hartuz...

  Politika 2016-02-09 14:14

Erandioko Udalaren legegintzaldi-plana

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

2015-12-26 19:45

Altzaga auzuneko Maridomingi eta Olentzero 2015

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Altzaga auzuneko Maridomingi eta Olentzero 2015

  Iritzia 2015-11-10 11:44

Historiaren idazleak

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Aitortu behar dut irakurtzea ez zaidala gustatzen. Ez nuke esango gorrotatzen dudanik, noski, baina ez naiz batere irakurzalea. Maristak ondo arduratu ziren, liburu erraldoiak irakur eragiten, maitasunik gabe, modu neketsuak eta astunak erabiliz.

  Iritzia 2015-11-03 09:45

Pirataren adabakia

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Orain dela gutxi, joan den udan hain zuzen, haurren aldizkari batean irakurri nuen piratek zergatik jartzen zuten adabaki bat begi batean. Errealitateak ez du zer ikusirik legendazko borroketan gertaturiko begi-ebaketa odoltsuekin.

  Iritzia 2015-10-27 11:29

Justizia, herriaren izenean

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Azkenaldi honetan, batez ere politikari batzuen kasuei eman dieten epaia ezagutu ostean, batzuk izan dira epaile profesionalen alde hainbat iritzi botatzen hasi direnak: benetako justizia ematen dutela, herri-epaimahaiak hutsaren hurrengoak direla, herri-epaimahaiak gaizkileen aldekoak direla… Azken finean, egoera ondo ez ezagutzeagatiko aitzakiak baino ez dira.

  Iritzia 2015-10-19 13:22

Erandiok duen altxorra

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Erandio udalerri konplexua dela esatea ez da ezer berria, erabat egiaztatua den baieztapena baizik, batez ere, herrian bizitzen behin hasita. Bere auzoak, irla atzetuak izango balira bezala garatu dira, udaleko maila eman ez diegun metropoli bati anexionatuak. Baina egoera horretatik, desanexioaren ondoren, Erandiok duen ondasunik garrantzitsuena sortu zen, bere biztanleak.