Baina, ezin alde batera utzi, halaber, legeei buruzko gaietan jantzita daudenek esandakoa, hain zuzen ere, justizia herriaren izenean ematen delako baieztapena. Hori esaten dutenek gogaide naute ni eta nire jarrera azaldu ahal izateko, otu zait buruan dabilzkidan hainbat galdera egitea.
Lehenengo eta behin, egin nahi dudan lehendabiziko galdera hau da: nola lortzen dituzte epaileek beraien lanpostuak? Erantzuna ezaguna da. Oposaketa baten bidez edo txandako politikari arduradunen zuzeneko izendapen baten bitartez. Herriak ez ditu izendatu, hortaz, ez dezakete esan bere lanaren emaitzak herriaren borondaterik sortzen direnik.
Bigarrenik, jakin behar dugu zertan datzan epaile profesionalen lana. Auzi arrunt batean epaileek nor den erruduna eta zein den ezarri behar dioten zigorra erabakitzen dute. Epaile profesionalen aldekoek oso bestelako iritzia badute ere, epaileen lanari buruz esandakoari legezkoa dena eta justizia kontzeptuak nahasten direlako ustea ere gehitu beharko litzaizkiokeelakoan nago. Nolanahi ere, aipatutakoa izanda, orain arte bederen eta bi kontzeptu horiek bereizi gabe, epaileek garatu izan duten lana.
Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Hedabideetan horretaz agertu diren berriei erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, nire ikuspuntutik arazoari eman diezazkiokegun irtenbideak hauek dira: alde batetik, herri-zinpeko izateari behar duen garrantzia eman behar diogu. Hori erdiesteko Administrazioak hartu behar du ardura; bestalde, karrera judizialari dagokionez, eta ikerketa sakona egin ondoren, orain arte izan ditugun ideiak erabat aldatu behar ditugu. Edozein kasutan, aurrerantzean gauzak aldatuko baldin baditugu, gogotik egin beharko dugu lan.