2018/06/06 - 2018/08/10

Erandio   Iritzia 2018-06-07 10:14

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa