Datorren irailaren 23an ospatuko den Puelles Rock asturianuaren aldeko musika festara joateko autobusa antolatu du Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxeak. Jaialdia Villaviciosa kontzejuko Puelles herrian egingo da eta aurten hirugarren edizioa izango da. Festa horretan Skama La Rede, La Tarrancha, Sikarios, Desorden, Kuarentena, Kema Guaje eta Asperos taldeekin batera Leioako Kaskarreko musika taldea arituko da. Autobuserako izena Itzubaltzeta gaztetxean bertan eman daiteke. Argazkian, Skama La Redek Itzubaltzeta gaztetxean maiatzaren 28an emandako kontzertuaren irudi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!