Umeek ibilbide bera izango dute, baina laburragoa. Sariak sei kategoria izango ditu: gizonezkoak, emakumeak, 40 urtetik gorako beteranoak, umeak eta Euskal Naturista Elkarteko kideentzako bi maila: gizonezkoak eta emakumeak. Aurten, beteranoen kategoria bateratu da, iaz oso emakume edadetu gutxik hartu zuelako parte. Lasterketa bukatzen duten parte-hartzaile guztiek jasoko dute opariren bat eta maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek garaikurra irabaziko dute.
Bestalde, lasterketa horretaz eta beste hainbat kontuz hitz egiteko Bizkaie! bizkaierazko aldizkari elektronikoak elkarrizketa egin dio Patxi Ros lasterketako asmatzaileari.
Gaiaren inguruko berriak:
Patxi Ros: "danok gara narzisistak" (Bizkaie!)
