Astrabuduako saihesbideko (II fasea) enkante prozesuari hasiera eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurrekontua 6,62 miloi eurokoa da. Lanak, seguru asko, datorren udazkenean hasiko dira, eta horiek burutzeko epea 24 hilabetekoa izango da, udal iturriek jakinarazitakoaren arabera. Azpiegitura honen helburua Erandioko auzo honetan trafikoa arintzea, eta era berean, Avanzada eta itsasadarreko errepidea lotuz, ordezko bidea egitea da. Gainera, Udondoko eta Lamiakoko industrialdeetarako sarbideak ere egingo dituzte. Argazkian, saihesbideko lehenengo zatia egiteko Mezo kalean egindako lanak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!